- Hain urruti, hain hurbil - Eneko Fernandez
Eta hemen gaude, pantailari so. Irudi honek ederki laburbiltzen du nik bertsoarekiko eduki dudan harremana, orain hurbil, orain urruti, orain urruti, orain hurbil…
Maitasun-gorroto harreman bat izan delako bertsolaritzarekin ttikitatik bizitu dudana.
S6E8 - 13m - Dec 17, 2025 - Lagunarteko bertsolaritza espontaneoa - Maddi Sarasua
Bereziki jaioak direnak eta denbora eskaintzen diotenak argitan egoteak adierazpide kultural bat indartzen lagundu dezake. Baina zein bizindar dauka horiez aparteko jendearen bizitzetan adierazpide horrek? Jaso soilik egiten du gehiengoak ala adierazpide moduan erabili ere bai? Nik uste adierazpide kultural baten osasuna neurtzeko, begirada hor ere jarri beharra dagoela, eta agian bereziki hor.
S6E7 - 8m - Dec 10, 2025 - Neure kolkorako - Xabat Galletebeitia
Bertsolaria da, beti hala sentitu izan ez bada ere. Eskolarteko bat-bateko txapelketa irabazi osteko urtean utzi zuen bertsoa, lehenengoz. Batzuetan, bigarren aldiarekin fantaseatzen du. Ez daki zergatik baina lehen baino sarriago begiratzen du atzera. 14 urterekin bertsoa utzi zuen mutikoa ikusten du bertso eskolan bere lekua ezin aurkituta, eta diapositibak datozkio bata bestearen atzetik jarraian.
Gogoratu da nola itzuli zen bertsotara 21-22 urte zituenean. Nola irteten zen plazara hasierako garai haietan. Nola, non, noiz eta norekin. Batez ere, azken hori. Oso oroitzapen onak ditu, abestutakoak entzunez gero lotsagorritu egingo litzatekeen arren; badaki-eta orduan kantatu zituen zenbait gauza ez lizkiokeela gaur egungo bere buruari onartuko, ezta lagunei ere.
S6E6 - 8m - Nov 25, 2025 - Ze nezesidade? - Oihana Iguaran
Pentsatu duzu sekula zergatik zabiltzan bertsotan?
Ez, ez naiz hasieraz ari, ezta euskara klase monotono hura bi astez behin jolas bilakatzen zuen bertsolaritza irakaslearen eraginaz ere; ez dizut galdetu bertso eskolan zebilen ezagun hark taldera gonbidatu zintuenekoaz ere.
Bertso eskolako ibilbideak bere dituen erronka eta zailtasunez gaindi diot, bertso eskolako kideek futbolaren, pilotaren edo musikaren aldeko hautua egin zuten bitartean, zergatik eutsi zenion zuk asteroko hitzordu hari?
S6E5 - 10m - Nov 18, 2025 - Errepaso bat - Jokin Uranga
1994. urtea zen. Nik 14 urte nituen, aspaldi. Garai hartan ere gauza asko egingo nituen, noski, baina oroitzapenik gozoenak bertsoak dakarzkit. Ordurako, gure aita zenarekin, hamaika bertso kantatua nintzen kotxean, etxean bazkalorduetan, afalorduetan, ama eta arreba nazkatzeko lain bai, behintzat.
S6E4 - 7m - Nov 11, 2025 - Distantziara eraikitako harremanak - Peru Abarrategi
Ez dakit zergatik, norbaiten prismatikoetatik begiratuta makarra bat naizelako edo hiztun ona baino, berritsua naizelako, baina hemen nauzue. Peru, zuk hitz egin lasai bertsolaritzari buruz esan zidaten, hamar urte ingururekin ezagutu nuen bertsoa, izango dut zerbait kontatzeko pentsatu nuen nire baitan.
S6E2 - 7m - Nov 4, 2025 - Erantzun baten galderak - Irati Alcantarilla
Nire burua galdera erantzun horien guztien artean bizi zen unean, diskurtsiboki oso kokatuta, baina, bertsoak dakartzan galdera guzti horien artean zalantzati nengoen momentuan, duela 18 hilabete 3 aste eta 9 egun zehazki, nire inteligentzia artifizialak “boom” egin zuen. Nire buruak deskantsu bat hartzea erabakia zuen, nirekin kontsultatu gabe noski…
S6E2 - 10m - Oct 28, 2025 - Espektatibak - Iruri Altzerreka
"Mundu honetan bi oinak pausatu orduko, ingurukoek uste eta espekulazioz ezaugarritzen gaituzte: ume hori bertsolaria izango da, amaren gisa; begi urdin-urdinak izango ditu; adimen-koziente altua izango du, ezinbestean… Kasualitatez baten bat asmatuz gero, ordea, profeziaren tankera hartu ohi diogu, magia beltza tarteko. Profeziatik gutxi du, baina. Testuinguru eta baldintza materialekin zerikusi handiagoa duelakoan nago"
S6E1 - 7m - Oct 21, 2025 - Bakarrizketak eta bertsoak. GuGuGu - Maddalen Arzallus
Benetan diotsuet ez dela intentzioz egina izan. Baina Makarrizketak podcasterako bakarrizketei buruz hitz egitea erabaki dut.
Aurrekoan Antton Telleriaren emanaldi berria gozatzen izan nintzen Iruñean. NiNiNi. Ordu eta laurden bere buruari buruz hizketan, eta pentsa, labur egin zitzaidan. Tira, bere buruaz, eta bertsolarioi buruz ere bai. Kontua da, hasterako egurra ematen digula; hasierako agurrik gabe. Eta jende guztia barrezka. Eta nola ez, nik ere defektu profesionala dudanez, NiNiNi, nire bertsolari begininiekin aztertu nuen: zertan dugu antza bertsolariok eta bakarrizketalariek? Eta zertan gara desberdinak?
5m - Nov 4, 2024 - Irudimena - Aitor Bizkarra
Gogoa, mens, psique, anima, res cogitans... modu askotan esaten zaio, baina zer da gogoa delako zer hori?
Gogoa, kontzeptu filosofikoa da eta giza-ahalmen jakinen sare korapilatsuari egiten dio erreferentzia, hala nola: nahimena, hautematea, adimena, sinismena eta irudimena (edo imajinazioa).
Bertsotan ari garenean ere, gogoaren ahalmen gehientsuenak jartzen ditugu martxan. Dena den, nik gaur irudimenari heldu nahiko nioke, historian zehar hainbeste artista eta filosofo txundi-txundi utzi dituen horrixe: Humek arimaren ahalmen magikotzat jo zuen irudimena, eta Kantek esan zuen arimaren sakoneneko arte ezkutua dela.
9m - Oct 27, 2024 - Bertsolari New Yorken - Igor Elortza
Euskaldunok askotan entzun dugu bidaiatzeak norbere hizkuntza, kultura eta herriarekiko lotura txikitzen duela diote. Ez dakit ba nik. Ez dakit Anonyme Popular proiektuarekin AEBetan egindako biratxoa eta gero, bertsoarekiko lotura txikitu eta handitu egin zaidan. Berritu egin zaidala esango nuke.
7m - Oct 21, 2024 - Hemezortzi urteko Ainhoari - Ainhoa Agirreazaldegi
Hemezortzi urteko Ainhoari hitz egiterik banu, bertsotan jendaurrean hasia zen Ainhoari hitz egiterik banu, esango nioke...
10m - Oct 14, 2024 - Bertso saioak nork antolatzen dituen - Irati Majuelo
Etorri bezala badoaz udako egunak, iritsi da iraila, eta ezustean, Bardoak ere hasi dira kantuan Nafarroan. Pandemia garaitik erdizka jokatu eta erdizka ospatu ostean, aurten bete-betean hartuko du plaza taldekako txapelketak. 13 talde eta 91 parte-hartzaile, ez dira gutxi jendaurrera bertsolari berriak tantaka sortzen dituen herrialde batentzat.
8m - Oct 7, 2024 - Galderak - "Abarkas"
Galderak? Bai, galderak. Erantzun bat jasotzeko egiten dira normalean. Normalean? Beno, batzuetan erantzuna jakinda ere egiten ditugu, gizakion gauzak….
6m - Sep 30, 2024 - Su pizte txikiak - Asier Aspiroz
Umetako oroitzapen lauso bat: Lasarteko kalean baserritar bat marmitekin zihoala kaleko ibiltari batek sua piztu zuen:
“Zer habil Txomin, letxero?”
“Bai, esnea partitzen etxero.”
Galde erantzun horren eta tankerakoen atzean dagoen unibertso osoak erakarrita hasi nintzela esango nuke, bertsoak berak tirata baino gehiago.
7m - Sep 23, 2024 - Gallendu zaio sasiya
Josu Goikoetxeak joan den udaberrian, eguzki-argiak gauzak zehatz erakusten dituen sasoi horretan, buruko muinen zentruan instalatu zitzaidan txio bat idatzi zuen. Hala zioen, hitzez hitz: “Hipotesi eroa: Txirritarena omen den 'Hil da Cánovas' izeneko bi bertsoko sorta... apokrifoa da”.
10m - Dec 22, 2023 - Dadoa
Hamaika aldiz entzun dugu, txapelketetako hasierako agurretan batez ere, bertsoak eta matematikak ez dutela zerikusirik eta ez dakit ados ote nagoen.
S4E3 - 6m - Dec 19, 2023 - Lokatz Loreak
Kaixo gu Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao gara eta Lokatz Loreak sormen taldea osatzen dugu. Askotan aipatu dugu, gure proiektuaren oinarria bideak eta lekuak direla, beraz, beste ezertaz hitz egiten ez dakigunez, horretara gatoz.
17m - Dec 15, 2023 - Izendun sobreak
Badira bertsolari bakoitzak antolatzailearekin bere aldetik hitz egindako saioak ere, eta ai, hor komeriak sortzen dira...
Hitz egin dezagun sobreez.
S4E1 - 9m - Dec 12, 2023 - Maddi eta oreina - Amaia Elizagoien eta Irati Celestino
Ipuin kontalariek bertsoz osatutako balada zahar bat erreskatatu eta atzean dagoen historia kontatu digute... baita abestu ere.
S3E4 - 16m - Nov 23, 2022
