Enkarguak - Julen Zelaieta
6m | May 13, 2026Bertsolariek denetariko enkarguak jasotzen ditugu eta egiari zor, enkargu bakoitza mundu bat da. Nik behintzat, hainbat faktoreren arabera, aldarte batekin edo bertzearekin hartzen dut konpromezua; nork eskatzen duen, zein modutan, motiboa, lanaren luzera, egiteko epea,... eta noski, lan horrengatik jasoko dudana. Batzuetan sosa, bertzetan esker onak.... eta aunitzetan hori ere ez. Edo are okerrago: egindakoarekin gustora gelditu eta hurrengoan ere berriz ere niregana jotzea bertze enkargu batekin.

Hamarreko Handia
Loading...