SHOW / EPISODE

Bertsoak buruz - Itxaso Paya

0m | May 11, 2026

Txikitan Algortako San Nikolas ikastolan egiten genituen eskolaz kanpoko bertsolaritza klaseak. Fredi etortzen zen astero eta bertso-idatziak lantzen genituen gehienbat, baita bertsolaritzaren historia ere. Memoria lantzeko ariketak beti egoten ziren presente. Bertso zaharrak buruz ikastea garrantzitsua zela argi geratu zitzaigun. 

 

Gogoan dut, behin, Fredik, Txirritari buruz hitz egin zigula. Bere bertso bat irakatsi zigun eta buruz ikasi behar izan genuen ikasle guztiok egunean bertan. Oraindik ere ez dut ahaztu.


“Deabruan gisako

bare adarduna,

nola tratau dezu bart

nere babarruna?

Lehengo egun batean

hil nizun laguna.

Geroztik hemen zabiltz,

triste, alarguna..

Jo ta botako zaitut

sasian barruna”.

 

Eta zuk? Zenbat bertso dakizkizu zuk buruz? 

Paused
Audio Player Image
Hamarreko Handia
Loading...